Skip to content

Zerbiztuak

Zer da psikoneuroinmunologia - PNI-a?

Diziplina mediko integratzailea da, nerbio-, hormona- eta immunitate-sistemen eta gizakien jokabidearen arteko erlazioa aztertzen duena. Teknologia berriei eta aurrerapen zientifikoei esker, osasun-arazoen jatorria aurkitzen eta horiek konpontzeko beharrezko aldaketak egiten laguntzen die pertsonei.

Giza gorputzaren sistemak lotzen dituen ikuspegi zientifiko batetik, funtsezko tresnak erabiltzen dira, hala nola nutrizioa, eboluzioaren ikuspegitik, ariketa fisiko funtzionala, terapia emozionala eta fisiopatologiaren ulermena osasun-nahasmenduetan, besteak beste.

PNI medikuntzaren ikuspegi integratzailea da, medikuntza konbentzionala eta medikuntza naturala barne hartzen dituena,  gizabanakoaren alderdi globalei erantzunez, bai maila fisiologikoan, psikologikoan, nutrizionalean eta sozialean, zure sintomen benetako kausak konpontzeko.