PNI Psikoneuroinmunologia Gasteiz
Online & Aurrez aurrekoa
Zer da psikoneuroinmunologia - PNI-a?
Online & Aurrez aurrekoa
PNIk hainbat disfuntzio tratatzen ditu ikuspegi orokor batetik eta nutrizioa, jarduera fisikoa, terapia emozionala edo, behar izanez gero, gehigarriak bezalako tresnekin.
Diziplina mediko integratzailea da, nerbio-, hormona- eta immunitate-sistemen eta gizakien jokabidearen arteko erlazioa aztertzen duena. Teknologia berriei eta aurrerapen zientifikoei esker, osasun-arazoen jatorria aurkitzen eta horiek konpontzeko beharrezko aldaketak egiten laguntzen die pertsonei.
Giza gorputzaren sistemak lotzen dituen ikuspegi zientifiko batetik, funtsezko tresnak erabiltzen dira, hala nola nutrizioa, eboluzioaren ikuspegitik, ariketa fisiko funtzionala, terapia emozionala eta fisiopatologiaren ulermena osasun-nahasmenduetan, besteak beste.
PNI medikuntzaren ikuspegi integratzailea da, medikuntza konbentzionala eta medikuntza naturala barne hartzen dituena, gizabanakoaren alderdi globalei erantzunez, bai maila fisiologikoan, psikologikoan, nutrizionalean eta sozialean, zure sintomen benetako kausak konpontzeko.
DIGESTIO-DISFUNTZIOAK
Hanturaren sintomak, gasak, digestio geldo eta astunak, beherakoa, idorreria, heste suminkorraren diagnostikoa, hesteetako gaixotasun inflamatorioa (Chron, kolitis ultzeraduna)… PNItik ondo tratatu daitezke.
Zure ondoezaren kausa identifikatzen lagunduko dizut: SIBO, hipoklorhidria, hesteetako disbiosia, patogenoak/patobionteak, Helicobacter pylori, arazoak zure mukosekin… eta ibilbide terapeutiko berezi bat ezarriko dizut zure kasurako.
ALTERAZIO METABOLIKOAK
Prediabetesa, diabetesa, hipertentsioa, gibel koipetsua… pairatzen baduzu, PNItik, zure testuingurua ordenean jarriko dugu (biorritmoak, nutrizioa, etab.), zure osasuna berrezartzeko eta, behar izanez gero, pisua jaisteko ingurune egokia sortuz.
HORMONA-DESORDENAK
Zure hormona-desordenekin lagun diezazuket, bai sexu-hormona eta hilekoaren zikloaren alterazioekin (SOP, erregela ugari eta mingarriak, amenorrea, azpiemankortasuna, aknea, hirtsutismoa…), bai tiroide hormonekin, besteak beste.
NAHASMENDU IMMUNITARIOAK
Jatorri immune nahiz autoinmune (Hashimoto, esklerosi anizkoitza, lupusa, Sjörgen, artritis erreumatoidea…) gaixotasun bat pairatu, zure sistema immunea indartzen lagunduko dizut, immunoerregulatzen, hanturaren aurkako testuinguru bat sortzen… zure kasura bideratutako estrategia ezberdinak proposatuz.
