Osteopatiak hainbat arlo edo sistemaren tratamenduari heltzen dio, hala nola eta besteak beste, muskulu eskeletikoa, digestiboa eta nerbio-muskuluei, bizitzako hainbat etapa ezberdinetan haien funtzio zuzena eta ongizate globala sustatuz.
HAURDUN ETA HAURTXOAK
Pelbiseko eta sakrokoxiko desorekak, erditze instrumentalizazioa edo konplikazioak, hurrupatze-zailtasunak, mukiak, digestio-kolikoak, haurraren garapen-arazoak, etab. Amarengan haurtxo baten etorrerak aldaketa fisiko, fisiologiko eta emozional handiak dakartza. Haurdunaldian eta erditzean oreka ona mantentzea funtsezkoa da bien osasunerako eta familiaren garapen harmonikorako.
HAURRAK ETA NERABEAK
Traumatismoak, mina eta hazteko zailtasunak, beso edo hanken dismetriak, barailetako arazoak, lo falta, kontzentrazioa eta urduritasuna… Etapa horietan, eguneroko estimuluei erantzunez gorputza asko hazten da, eta horrek tentsio fisiko eta dinamika problematikoak eragin ditzake. Tentsio horiek tratatzeak ongizateadakareta hazkunde-prozesua ulertzen laguntzen du.
HELDUAK
Lesio muskulu eskeletikoak, hanturazkoak, digestio-disfuntzioak, arnasketa eta zirkulazio arazoak, ondoezak eta estresak eragindako tentsioak modu bakarrean agertzen dira pertsona bakoitzarengan, minaren pertzepzio propioarekin. Arazo horiek konpontzeko, funtsezkoa da aldagai guztiak kontuan hartzea, laneko, familiako eta gizarteko egungo bizitzako estres arrunta barne
KIROLARIAK
Lunbalgia, zerbikalgia, dortsalgiak, tendinopatiak, orkatila edo belauneko zaintiratuak,… Oin-zolako fasziitisa, burtsitisa, lesioak meniskoetan, muskulu-gainkarga, artikulazioetako lesioak aldakan eta sorbaldan… Osteopatiaren bidez, kirol-errendimendua hobetzen saiatzen naiz osasuna babesten den bitartean, kirol bakoitzeko lesio espezifikoak eta horien maiztasuna saihestuz. Gainera, edozein lesio modu integralean tratatzen da, epe labur, ertain eta luzean errekuperazio eraginkorra bermatuz.
PNIk hainbat disfuntzio tratatzen ditu ikuspegi orokor batetik eta nutrizioa, jarduera fisikoa, terapia emozionala edo, behar izanez gero, gehigarriak bezalako tresnekin.
DIGESTIO-DISFUNTZIOAK
Hanturaren sintomak, gasak, digestio geldo eta astunak, beherakoa, idorreria, heste suminkorraren diagnostikoa, hesteetako gaixotasun inflamatorioa (Chron, kolitis ultzeraduna)… PNItik ondo tratatu daitezke.
Zure ondoezaren kausa identifikatzen lagunduko dizut: SIBO, hipoklorhidria, hesteetako disbiosia, patogenoak/patobionteak, Helicobacter pylori, arazoak zure mukosekin… eta ibilbide terapeutiko berezi bat ezarriko dizut zure kasurako.
ALTERAZIO METABOLIKOAK
Prediabetesa, diabetesa, hipertentsioa, gibel koipetsua… pairatzen baduzu, PNItik, zure testuingurua ordenean jarriko dugu (biorritmoak, nutrizioa, etab.), zure osasuna berrezartzeko eta, behar izanez gero, pisua jaisteko ingurune egokia sortuz.
HORMONA-DESORDENAK
Zure hormona-desordenekin lagun diezazuket, bai sexu-hormona eta hilekoaren zikloaren alterazioekin (SOP, erregela ugari eta mingarriak, amenorrea, azpiemankortasuna, aknea, hirtsutismoa…), bai tiroide hormonekin, besteak beste.
NAHASMENDU IMMUNITARIOAK
Jatorri immune nahiz autoinmune (Hashimoto, esklerosi anizkoitza, lupusa, Sjörgen, artritis erreumatoidea…) gaixotasun bat pairatu, zure sistema immunea indartzen lagunduko dizut, immunoerregulatzen, hanturaren aurkako testuinguru bat sortzen… zure kasura bideratutako estrategia ezberdinak proposatuz.
Fisioterapiak ezinbesteko rola du hainbat lesio edo gaixotasun berregokitzeko eta errehabilitatzeko.
MINARENTZAKO FISIOTERAPIA
Minaren fisiopatologia ezagutzea funtsezkoa da minik gabeko egunerokotasunerako bidea errazteko. Hainbat tresnarekin, alarma-sistema berrezartzeko eta ongizatea berreskuratzeko bideratu ahal izango dugu prozesu hori.
KIROL FISIOTERAPIA
Lesioak prebenitzea du helburu, entrenamenduak, teknika egokia eta artikulazio egonkortasuneko ariketak behar bezala planifikatuz. Horrez gain, indartze falta eta luzaketak ere lantzen ditu. Gainera, kirolariaren profil fisikoa ebaluatzen da errendimendua optimizatzeko, muskulatura eta elastikotasuna hobetuz eta esfortzura hobeto egokituz. Lesioen tratamenduari eta errehabilitazioari dagokionez, kirolariaren funtzionaltasuna azkar berreskuratzeko lan egingo dugu, diagnostiko eta tratamendu pertsonalizatuak erabiliz, errekuperazio eraginkorra eta segurua ziurtatzeko.
MASAILEZURREKO FISIOTERAPIA EDO ATM-RAKO FISIOTERAPIA
Artikulazio tenporomandibularra (ATM) funtsezkoa da mastekatzeko, fonatzeko eta irensteko, eta lotura estua du lehen orno zerbikalekin eta garezurrarekin. Disfuntzioek edo lesioek mina eragin dezakete eta mugimendua mugatu. Tratamenduaren helburua mugikortasuna berreskuratzea, eta mina eta ATMren patologiekin eta zerbikal altuekin lotutako sintomak ezabatzea da.
EBAKUNTZA ONDOKO FISIOTERAPIA
Ebakuntza osteko fisioterapiak ehunen errekuperazioa optimizatzen, inguruko muskuluak indartzen eta mugikortasuna hobetzen saiatzen da. Onura nagusietako bat mina eta hantura murriztea da, errekuperazioa erraztuz eta pazienteei erosotasun handiagoarekin mugitzeko eta eguneroko jarduerak murrizketa gutxiagorekin egiteko aukera emanez.